XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguraldiak ez zion gehiegi lagundu Juleneri 1.804an, saiatu bazen ere Arretxeko lurraldeak lantzen beraren alaba Itziar-ek lagundurik.

Arantzeta eta Barrenetxen ere nahiko lanak zituzten errenta ordaintzeko beren nagusiei.

Baserrien jabeek ordea ahaleginduko ziren errentak eskuratzen, ezer gabe utzi behar bazituzten ere beraien baserriak lantzen zituztenak eta hoietako bat izango zen Alzaga jauna.

Urtebukaerako goiz batez deitu zion Juleneri nagusiak bere etxera eta han joan zen beldurti.

Ongi zekien zertarako deitzen zion nagusiak, artean ere errenta ordaindu gabe zenez.

Bikuña etxe haundira iritsi zenean, bertako neskamea zirudin neskatxa gazte batek ireki zion atea: - Nire nagusiak deitu al dizu? - Bai.

- Hortain goiz, etortzeko gainera? - Ordurik ez dit esan, baina....

- Ez dakit, ohean ez den izango oraindik.

Begiratuko dut - esanaz alde egin zuen neskatxak, Julene etxe barnera sartu eta atea itxi ondoren.

Hau oraindik ohean alajaina (...).